Tximeletak Zentroa - Sexu-indarkeriaren biktimei laguntza integrala emateko zentroa - tximeletak
AZKAR IRTEN
Barra centro atencion
Sexu-indarkeriaren biktimei laguntza integrala emateko zentroa
prueba banner sin estructura EUS
Sinesten dizugu,
entzungo dizugu
eta lagunduko dizugu
Bai sexu-eraso baten biktima izan bazara, bai pertsona bati nola lagundu jakin nahi baduzu, hemen gaude laguntza eta informazioa emateko eta hurrengo urratsetan laguntzeko. 24 ordu, asteko 7 egunak, urteko egun guztietan
Deitu 650801080que es en la home
TXIMELETAK SEXU INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEEI LAGUNTZA INTEGRALA EMATEKO ZENTROA da. Zerbitzu publikoa eta doakoa da, sexu-indarkeriaren biktima diren eta indarkeria horretatik bizirik atera diren emakumeei laguntza espezializatua ematen diena, urteko 365 egunetako 24 orduetan, iraganean edo gaur egun gertatu izan arren. Larrialdi- eta/edo krisi-egoeretan ere artatzen da.
Dekalogoa
Zu zeu zara garrantzitsuena
decalogo Tximeleta
1
Arreta FEMINISMOAren ikuspegitik
2
SINESTEN DIZUGU, eta ez zaitugu zalantzan jarriko.
3
Ez zaude bakarrik: LAGUNDUKO dizugu.
4
Zuri ENTZUTEKO gaude.
5
INTIMITATEA izateko eskubidea, beti errespetatuko da eta KONFIDENTZIALTASUNA bermatuko da.
6
ZEUK ERABAKI: Zuk hartuko dituzu erabaki guztiak, eta Tximeletaken ERRESPETATU egingo dira.
7
Hartu ZEURE DENBORA: Emakume bakoitza BAKARRA ETA ERREPIKAEZINA da; beraz, zuk ezarriko duzu behar duzun denbora.
8
KONPROMISORIK GABE, etorri, informazioa jaso eta edozein unetan, hala erabakiz gero, utzi egin dezakezu.
9
PROFESIONALAK zuretzat: diziplina anitzeko talde bat egongo da beharrezko arreta eman eta zure zalantzei erantzuteko.
10
MOLDAKETA: Zure eskaera eta denboretara egokituko gara.
CAB Entzun eta lagunduko dizugu
Entzun eta lagunduko dizugu
Te escuchamos y ayudamos
Zuretzako gaude 24 orduz, urteko 365 egunetan
- Larrialdiko laguntza behar baduzu
- Zure egoeraz hitz egin nahi baduzu
- Zure inguruko pertsona baten egoeraz hitz egin nahi baduzu
CAB Zertan lagun dezakegu
Servicios destacados Tximeletak
INFORMAZIOA
LEHEN SOROSPENAK
ARRETA PSIKOLOGIKOA
GIZARTE ARRETA
ARRETA JURIDIKOA
LAGUN EGITEA
JOAN-ETORRIAK